Tartak

Tarta guztiak bertan egiten ditugu, produktu naturalak eta artisau-teknikak erabilita.
Tamainak errazioka sailkatzen dira eta gutxi gora beherakoak dira:

Txikia (4-5 errazio), Ertaina (6-7 errazio), Normala (8-9 errazio), Handia (10-12 errazio)

Pontxe

Gorringoz betetako bizkotxo bustia, mazapanez estalita.
Tamaina: Bakarra (6 errazio)

Mousse tarta

Txokolate edo frutazko mousse desberdinez konbinatutako bizkotxo geruzak.
Tamaina: Txikia (6 errazio), Handia (8 errazio)

Txokolate enborra

Pastel-kremaz betetako bizkotxoa. Trufaz estalita eta gurin-kremaz apainduta.
Tamaina: Bakarra (12 errazio)

Moka

Gurinez betetako bizkotxoa, kafe zaporekoa eta inguruan almendra duena.
Tamaina: T-E-N-H

Glassé Ijito-besoa

Pastel-kremaz betetako bizkotxoa. Glasséz estalita eta erreta.
Tamaina: Erdia (6 errazio), Osoa (12 errazio)

Txapela

Trufaz betetako bizkotxoa, txokolate txirbilez estalita.
Tamaina: T-E-N-H

Trufa

Trufaz betetako bizkotxoa, trufaz eta txokolate txirbilez estalita.
Tamaina: T-E-N-H

Gorringoa

Krema errusiarrez betetako bizkotxoa, gorringoa inguruan eta karamelu errez estalita.
Tamaina: T-E-N-H

Ijito besoa

Pastel-kremaz betetako bizkotxoa. Karamelu errez estalia.
Tamaina: Erdia (6 errazio), Osoa (12 errazio)

Hostopila

pastel-kremaz eta abrikot konfituraz betetako hostopila, esne-gainez apainduta.
Tamaina: Bakarra (6 errazio)

Milorria

Bost geruzatan egindako tarta: Milorria, pastel-krema, milorria, konfitura eta milorria.
Tamainak: Erdia (6 errazio), Osoa (12 errazio)

Bizkotxoa

Gurinez betetako bizkotxoa, inguruan almendra duena.
Tamaina: T-E-N-H

Arroza (Etxeko espezialitatea)

Arroza (Etxeko espezialitatea): Hostopila eta krema.
Tamaina: Txikia (6 errazio), Handia (8 errazio)

San Marcos tarta

Esne-gainez betetako bizkotxoa, gorringo errez estalia.
Tamaina: T-E-N-H

Sagarra

Hostopila, pastel-krema, sagarra eta abrikot konfitura.
Tamaina: Bakarra (7-8 errazio)