Berezitasunak
Ori-Baltzak®
Bidaguren Gozotegiaren espezialitate berezia. Bonboi moduko bat da eta honela dago osatuta: apar-bizkotxozko bi tapa, tartean gurin-kremarekin eta txokolatez estalita, zuria edo beltza. Erabilitako produktuak kalitate handikoak dira.
Arroz pastela
Bizkaiko pastel tradizionala. Bidaguren Gozotegian ospe handia hartu du, errezeta eta prozedura landuei esker. Kremaz betetako eta laban egindako hostopila da.