Salmenta

Denda bi ditugu, Juan Kaltzada kaleko 1 eta 21 zenbakietan.

Bietan aurki daitezke pastel, pasta eta tartak; baita ori-baltzak, gozokiak eta hainbat tokitatik ekarritako kalitatezko artisau-gozogintzako produktuak ere.

21. zenbakiko dendan, eskaintza horretaz gain, ardo selekzio berezia dugu salgai, eta kafetegi zerbitzua. Bertan dago lantokia, eta kristalaren atzetik gure gozogileak lanean ari direla sumatu daiteke.
En la tienda del nº 21, además de esa oferta, tenemos a la venta una selección especial de vinos, y también un servicio de cafetería. Ahí es donde está nuestro obrador, y a través del cristal se puede intuir el trabajo del personal de pastelería.

1. zenbakian, izkina egiten duen dendan, mota guztietako artisau-bonboiak daude, kakaorik onenarekin egindako bonboi aukera zabala, hain zuzen.

BANAKETA

Banaketa zerbitzua doan eskaintzen dugu, Gernika eta auzoetarako. Busturialdeko herrietara banaketa egiteko, kontsultatu prezioak.

Busturialdetik kanporako banaketen kudeaketaz ere arduratzen gara beharrezkoa denean, bai Bizkaian baita gainerako probintzietan ere.

OSTALARITZA

Jatetxe, taberna eta txokoei zerbitzatu ematen diegu. Gernikako banaketa gure kargu hartzen dugu, orokorrean, ostalarientzat.

OSPAKIZUNAK

Ezkontza, Jaunartze edo Gabonetako oparietarako gure produktuen banaketa antolatzen dugu. Pastel, tarta edo bestelakoen eta edari edo kalitatezko jakien prestaketa eta banaketa.

Urte askotako eskarmentua izanik, bezeroarekiko arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu.